Es una obligación legal del propietario del inmueble o Comunidad de propietarios.
Higiezinaren jabearen edo jabekideen erkidegoaren lege-betebeharra da.
Udalak dagozkion txosten teknikoak eska diezazkieke jabeei, eta azterketarik ez dela egin egiaztatuz gero, jabeen kontura egiteko agindua eman dezake.
EIT azterketa jabeei dagokien lege-betebeharra da, eta Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 200. artikuluan finkatuta dago:
200. artikulua – Etxeak eta eraikinak aldizka ikuskatzea.
1.– Katalogatutako edo babestutako etxe edo eraikinen jabeek, bai eta 50 urtetik gora dituen eta bizitegi-erabilera duen edozein eraikinen jabeek ere, 10 urterik behin teknikari fakultatibo bati agindu beharko diote ikuskapen bat egin dezan, etxe edo eraikinaren kontserbazio-egoera zein den zehazteko.
2.– Ikuskapenen ondorioz egiten diren txosten teknikoetan ikuskapenaren emaitza azaldu beharko da, honakoak zehaztuz:
a) Atzemandako akatsak eta hutsak, eta horien arrazoi izan daitezkeenak; egonkortasuna, segurtasuna, estankotasuna eta egituraren sendotasuna ziurtatzeko neurriak –behar izanez gero, lehentasunaren arabera ordenatuta–; eta, etxe edo eraikinaren xedea aintzat hartuta, horien bizigaitasuna eta erabilera efektiboa mantentzeko edo berreskuratzeko neurriak.
b) Aurreko ikuskapenetako txostenak edo txostenek jasotako gomendioak hartutako neurriei eta egin beharreko lanei eta obrei dagokienez, neurri horien eraginkortasun-maila eta lan horien egikaritze-maila.
3.– Ondorio administratiboei begira, txosten teknikoek eraginkortasuna izan dezaten, beharrezkoa izango da elkargoaren ikus-onetsia eskuratzea eta txostenen kopia udaletxean aurkeztea..
4.– Aldizkako ikuskapenen txosten teknikoak erakusteko eskatu ahal izango diete udalek jabeei. Eta ikuskapenik ez dela egin egiaztatuz gero, horiek egiteko agindu ahal izango du, edo udalak berak egingo du ikuskapena eginbeharra duenaren kontura.
5.– Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioz egiten diren txostenak, betiere, eraikinaren legezko dokumentazioan sartu beharko dira, indarrean dagoen legeriaren arabera.
Hortaz, egindako txostenak eraikinaren jabeei legez eska dakiekeen dokumentazioan sartu beharko dira, indarrean dagoen legeriaren arabera.
Horretaz gain, etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko abenduaren 29ko Aginduaren zioen azalpenean, 2-b artikuluan honako hau dio:
“...Bereziki ez da diru-laguntzarik emango obrak egin beharreko eraikinak 50 urte edo gehiagoko antzinatasuna duenean, obra horiek ez badituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 200. artikuluan adierazten den beharrezko Eraikinaren Ikuspen Teknikoa egin ondoren Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko 38/1988 Legearen arabera eskumeneko teknikariak idatzi beharreko txostenean eskatutako edo gomendatutako obrak biltzen, betiere onartzen diren eredu ofizialei jarriki".
Alegia, berrogeita hamar urtetik gorako eraikinek ez dute diru-laguntzarik jasoko birgaitzeko edo eraberritzeko lanak egiteko, baldin eta aldez aurretik ez badute EIT azterketa bat kontratatu eta gainditu.