Eraberritze lanak

ITELAN-en eraikinak eraberritzen aditauk gara, 15 urteko esperientziarekin erreforma txikietatik, tamaina handiko eraikinetan interbentzioak egin izan ditugu, egitura, estalkia, fatxada, igogailuak eta bestelako lan asko barne.

  • Fatxadak, igogailuak eta eraberritze lanak orokorrean.

  • Etxe jabetzei eta finka-administratzaileei eraberritze prozesu osoan aholkularitza eskaintzen diegu, proiektu teknikoa eta obra zuzendaritzak barne. Aldez aurretik komunitateari aukera ezberdinak emanez legalki, ekonomikoki eta estetikoki kasu bakoitzaren arabera.

    Proiektuak obra aurrekontu zehatz bat du bere barne, bertan egin beharreko lanak zehazki deskribatzen dira, erabili beharreko materialak eta beharrezkoa den esku-lanak beraien prezioekin. Dokumentu honek komunitateak aurrekontu ezberdinak eskatzeko beharrezkoa da.

    Aurrekontu hauekin, eraikuntza enpresei egin beharreko lanak prezio itxi batean egitera behartzen zaie. Honek ematen digu obraren kostuaren berri obra hasi baino lehen, geroko ezustekoak ekiditeko. ITELAN-ek eraikuntza enpresak aukeratzerakoan egin beharreko gestio guztietan aholkularitza zehatza eskaintzen du.

    ITELAN-ek obra zuzendaritza lanak eskaintzen ditu, proiektua eta aurrekontuak deskribatzen duen arabera. Garrantzitsua den kontrol ekonomiko zorrotza, legeak behartzen duenarekin bat datorren eraikuntza, epeak, eta betez ere segurtasun neurriak zehaztasunez betez.

    Obra amaitzen denean, ITELANeko arkitektoek egokitasun txosten ba idazten dugu, obra amaierako aktarekin batera egindako lana behar bezala dagoela ziurtatuz. Honen balioa garrantzitsua da diru laguntzak jasotzerakoan ere.

  • Etzebizitza zein,lokalen barne erreformak.

  • ITELANek erreforma proiektuak egiten adituak gara. Bezeroari aholkatu prosezu osoan , proiektutik, gremioen hautaketan edo eraikuntza enpresa topatzerakoan. Honelako lanetan esperientzia handia daukagu, udaletxeekin harremanetan eta baita lizentzia eskaerak luzatzerakoan. Gurekin lan egiten duten enpresak konfiantzakoak dira eta esperientzia handikoak.

  • Bideragarritasun azterketa

  • ITELANen bideragarritasun azterketak ere egiten ditugu, aukera guztiak aztertu, eta araudia, ekonomia eta bestelako aspektuak kontutan izanda, proiektu egokiena prestatzeko aurrekariak finkatuz. Izan litekeen bezero edo erosleekin harremanak ere jorratzen ditugu.

  • Jarduera baimenak

  • ITELANek talde berezia du jarduera baimenak lortzeko. Esperientzia handiko profesionalak udaletxe ezberdinekin harremanak errazteko prest daudenak. Negozio bat zabaltzeko bazaude, behar duzun informazio eta dokumentazioa prestatzen lagunduko dizuegu.

  • Txostenak eta ziurtagiriak.

  • ITELAen txosten teknikoak, adituaren txostenak eta bestelakoak egiten ditugu. Legedi edo araudi ezberdinak kunplitzeko txosten bereziak, irisgarritasun txostenak eta hirigintza arazoak izatekotan aholkularitza departamentua abian dugu.

  • Eraikin berriak

  • Arkitektura bulego bezala eraikuntza berriak ere egiteko esperientzia osoa bezeroaren esku usten dugu. Etxebizitzak, eraikuntza Industriak eta ekipamenduak berriak eraikitzea gure lanaren atal handi bat da.

  • Bestelakoak