EET eraikinaren hiru atal nagusienak aztertzen ditu: | Gehiago jakiteko |
1_Eraikinaren egungo kontserbazio egoera. Segurua da? Egonkorra da? Arriskutsua da? Premiazko konponketak behar ditu? Lehenago egiten zen EIT-aren sistematika berdina du, hau da, EIT aurretik egina eta indarrean badu eraikinak, EET txosten berriari gehitzen zaio.
2- Irisgarritasuna: eraikinera bizikide guztiei bermatzen die sarrera? Ezintasun maila bat duen pertsona bat iritsi daiteke eraikinera bere kabuz? Zer egin daiteke irisgarritasuna hobetzeko?
3- eraginkortasun energetikoa: zenbat kontsumitzen du eraikinak? konfort termikoa lortzen dut? Zer egin dezaket konfort termiko hobeago izan eta energia aurrezteko?
EET txostena eskuratu behar dutenak, 50 urte baino gehiago duten etxebizitza kolektiboko tipologia duten eraikinak (hotelak eta erresidentziak barne) dira.| Gehiago jakiteko |
EIT egina duenean eraikinak, legearen arabera, eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria eta Irisgarritasun unibertsaleko baldintza orokorren ebaluazioa txostena gehitzea besterik ez dago.
Eraikinaren Ebaluazio Txostena egitearen ardura jabetzan dago, aginpidedun tekniko bati eskatu beha zaio txostena egiteko 10 urtero. EET-a jabetza komunitate edo bizikide talde baten enkarguz egin behar zaio eraikin edo eraikinei bertako lokal eta etxebizitza guztiak kontuan izanda.
EET-a egin eta gero, teknikoak emandako txostena udaletxean aurkeztu beharko du jabetzak.
Bai, txostenaren kostuaren %50.
EET txostena egiteko, 233/2013 ED-ek agintzen duen bezela, 2016arte diru-laguntzak eskura daude.
Hau dela eta, kasu gehienetan errentagarriagoa da EET-a egitea lehenagoko EIT-a baino.
50 urte baino gehiago eta etxebizitza kolektiboko tipologia duten eraikinak, 5 urteko epea izango dute txostena egiteko antzinatasun horretara heltzen diren momentutik.
Epea baino lehen edozein motatako obra, Irisgarritasuna edo eraginkortasun energetikoa bermatzeko egin beharreko obretarako laguntza publikoak jasotzeko eskabidea egiten duten eraikinak,
Lehenengo txostena egin eta gero, 10 urtetara errepikatu beharra dago.
EET-a azterketa arkitektoek edo arkitekto teknikoek egiten dute.
Eraikinean ikus daitekeen patologiak deskribatzen duenez, honek konpontzeko egutegia ere ezarriko du bertan aipatutako konponketa eta gomendioei aurre egiteko.
EET azterketan eraikinaren patologiak jasoko direnez, patologia horiek konpontzeko egin beharreko edo gomendatutako jardunak burutzeko egutegi bat ere proposatu beharko da. | Gehiago jakiteko |
Etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko abenduaren 29ko Aginduaren 2-b artikuluaren arabera, erkidegoak eraikinean obrak egiteko laguntzarik eskatu badu, obra horietan sartuta egon beharko dute gutxienez EAT azterketan eskatutako edo gomendatutakoek.
Gainera, 2/2006 Legearen 200. artikuluko 4. puntuari jarraiki:
“Aldizkako ikuskapenen txosten teknikoak erakusteko eskatu ahal izango diete udalek jabeei. Eta ikuskapenik ez dela egin egiaztatuz gero, horiek egiteko agindu ahal izango du, edo udalak berak egingo du ikuskapena eginbeharra duenaren kontura.”
Bestela esateko, Udalek EIT azterketan eskatutako edo gomendatutako obrak egiteko eska dezakete.
241/2012 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duenaren arabera:
1.– EIT azterketa egin ondoren, hartatik ondorioztatzen den esku-hartze mota 1. mailakoa–berehalakoa– denean dekretu honetako 12. artikuluaren arabera, ikuskatzaileek berehala, horrelako arriskuak hauteman bezain laster, egin beharko diote beren jakinarazpena kasuan kasuko eraikina kokatuta dagoen udalerriko udalari.
2.– Aurkeztutako irizpenen edukia ikusita, udalak, bere eskumen-esparruaren barruan, haiek berrikusi eta ebaluatu ahal izango ditu, eta dagozkion eskumenak baliatu; are gehiago, indarreko legedian jasotako kautelazko, diziplinazko edo subsidiarioki betearazteko neurriak ere hartu ahal izango ditu.
3.– Kasu bakoitzerako egin beharrekotzat jotako esku-hartzeak, haiek gauzatzeko epea eta haien zer-nolakoa lehenetsi eta mailakatu egingo dituzte udaleko zerbitzu teknikoek irizpenaren, beste jarduketa batzuetan izandako esperientziaren eta higiezina kokatuta dagoen eremurako zehaztutako hirigintza-helburuen arabera.
4.– Behin 12. artikuluko 1., 2. eta 3. esku-hartze mailetan agindutako jarduketak amaitu ondoren, eta ongi gauzatu direla egiaztatzeko, lanen amaierako ziurtagiriaren kopia bat aurkeztuko da kasuan kasuko udalean, eskumena duen elkargo profesionalak ikus-onetsia, edo, obren proiektu teknikoa beharrezkoa ez bada, egokitasun-ziurtagiri bat, ikuskatzaile moduan arituek sinatua, eta udalak beretzat gordeko du higiezinaren azken ikuskapena egiteko aukera.
Prozesu guztiaren iraupena 3 astekoa izango gutxi gora behera | Gehiago jakiteko |
3 astetako prozesu honek honako pausotan banatzen da:
Aurrekontua onartzen den momentuan, ikuskapena egiteko data jartzen dugu, normalean astebeteko apean egiten da.
Ikuskapenaren 2 - 4 orduko iraupena izan dezake, eraikinaren tamainaren arabera.
Ikuskapena egin ondoren, txostena idazten da aste betean. Momentu horretan dokumentazioa jabetzaren esku usten dugu udaletxean entregatzeko.
Kostua hainbat faktoreren araberakoa da; esaterako, eraikinaren antzinatasuna, tipologia, kokapena, azalera, eta abar.
ITELANek aurrekontu pertsonalizatua egingo dizu inolako konpromisorik gabe; horretarako, web-orrian dagoen galdesorta bete eta bidali behar duzu, edo bestela, gurekin harremanetan jarri telefono-zenbaki honen bidez: 943 450 625.