Eraikinaren Ebaluazio Txostena eta Ziurtagiri Energetikoa

Zertan datza Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria?

Eraginkortasun Energetikoaren ziurtagiriak etxebizitza, lokal edo eraikinen energiaren aurrezte maila adierazten du. | Gehiago jakiteko |

Saldu edo alokatu nahi duten jabeek, errentari edo eroslearen esku utzi beharko dute etxe edo lokalaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria.

Elektragailuak duten etiketa berdintsu baten bitartez, eraikin, etxebizitza edo lokal bakoitzaren eraginkortasun energetikoa adieraziko du etiketa batek. Etiketa honen bitartez, eraikin bakoitzari dagokion eraginkortasun Energia Maila egokituko zaio, A eraginkortasun maila altuenetik, G maila baxuenera.

Eraikinen Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria Europako Parlamentuak ezarritako 2002/91/CE zuzentarauaren exijentziaren ondorioa da.

Zein eraikin dago behartuta Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria edukitzera?

a) Erosle edo errentari berriei, errentan edo salgai eskaintzen zaien eraikin osoak edo beraien parteak ziurtagiririk indarrean ez badute | Gehiago jakiteko |

b) Eraikin eraiki berriak.
c) Erakunde publikoak eraikin osoa edo beraien barne 250 m2 baino gehiago okupatzen badute eta publikoari zabalik dauden eraikinetan.

Zein eraikin EZ dago behartuta Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria edukitzera?

a) Beraien erabilera ezaugarriengatik zabalik egon behar diren eraikinak. | Gehiago jakiteko |

  • b) Ofizialki babestuak dauden eraikin eta monumentuak, adierazitako exijentziak betetzeak bere izaera edo itxura modu onartezinean eraldatzera behartzen duenean.
  • c) Gurtzarako edo jarduera erlijiosoa duten eraikinak.
  • d) Bi urte edo gutxiagorako erabilera duten behin-behineko eraikuntzak.
  • e) nekazaritza edo prozesu industrialerako tailer erabilera duten alderdi edo eraikinak.
  • f) 50m2 baino gutxiago duten eraikin isolatuak.
  • g) Erabilera solairu bakarrean izan eta bizitegi edo izaera publikoa ez duten eraikin sinple eta entitate eskaseko eraikuntzetan, behin-behineko naiz behin-betiko izaera dutenean eta pertsonen segurtasunari eragiten ez badiote..
  • h) Eraisteko erosiak diren eraikinak.
  • i) Lau hilabete baino gutxiagorako alokairu kontratua duten bizitegi-eraikinak.

Nor dago behartuta eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria lortzeko lanak kontratatzera?

Eraikin osoa, etxebizitza edo aparteko erabilera edo izaera juridiko ezberdina izango duen lokalaren jabeek izango dira Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria egiteko enkarguaren arduradunak

Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriaren berri noiz eman behar da?

1. Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren etiketa, edozein eraikin edo etxebizitzaren salerosketa eskaintzaren promozio edo publizitatearekin batera joan beharko da. | Gehiago jakiteko |

  • 2. Eraikin osoa edo parte bat salerosketa kontratua eroslearen eskura jartzen denean.
  • 3. Kontratuaren xedea eraikin osoa edo parte bat alokatzea denean, ziurtagiriaren kopia errentariaren esku utzi edo erakustea soilik nahikoa izango da.

Nor dago baimendua Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria egiteko?

Eraikuntza proiektuak edo beraien instalazio termikoak egiteko titulazio akademikoa eta gaitasun profesionala duen teknikari batek izenpetu beharko du. | Gehiago jakiteko |

Zein indarraldi du ziurtagiriak?

Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriak hamar urteko indarraldia izango du. Emate-egunetik aurrera kontatuko den epe hori igarotzerakoan berriztatu egin beharko da ziurtagiria. Berriztapenak beste hamar urteko indarraldia izango du gehienez. | Gehiago jakiteko |

Zein informazio eduki behar du Ziurtagiriak?

Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriak gutxienez honako informazio hau jaso behar du: | Gehiago jakiteko |

  • a) Eraikinaren identifikazioa, edo ziurtarazten den partearena. (helbidea, herria, probintzia, zona klimatikoa y katastroko erreferentzia.
  • b) Ziurtagiria lortzeko erabilitako prozedura. Honako dokumentazioa izan beharko du:
    • 1. Eraikinaren ezaugarri energetikoak eta Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko beharrezkoak diren bestelako datuak (instalazio termikoak, azal termikoa, eta hirugarren sektorean argiztapen instalazioa, okupazio eta erabilpen baldintzak.
    • 2. Energia aurrezpena eta eraginkortasun gaietan indarrean dagoen legedia eraikitzen data kontuan izanda.
    • 3. Egindako frogen deskribapena, egiaztapenak eta teknikariak egindako ikuskapenak.
  • c) Eraikinaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria etiketa bitartez.
  • Sailkapen orokorraz gain honako eraginkortasun partzialak gehituko dira: berokuntza, hozte-sistema, ur beroa eta hirugarren sektorearen kasuak argiztapena.

  • d) Teknikariak gomendatutako energia aurrezteko neurrien zerrenda dakarren dokumentua
    • 1. Kalifikazioa A edo B denean, borondatez eginiko gomendioak martxan jartzen badira kalifikazioan maila bat igoko da
    • 2. Bi maila kalifikazioa D,E,Fe do G badira.

Zergaitik eraikinaren kalifikazio energetikoa CO2K/m2 tan adierazten da, eta ez energia unitateetan?

Errege Dekretu hau Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2002/91/CE zuzentarauan oinarritua dago eta neurri sistema bera erabiltzen du. | Gehiago jakiteko |

Arotzeria beira bikoitza duten batzugatik aldatuz gero, Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria eguneratu beharko zen?

EDak dio jabeak, bere borondatez eta hala erabakitzen badu nabarmen aldatzen duten ezaugarri eta aldaketak daudela ikusten badu, ziurtagiria aldatu dezake. Kasu honetan, kalifikazio energetikoa handituko zen maila bat edo bitan, beraz ziurtagiria eguneratzen badu, bere etxebizitzak balio handiagoa izango da.

Zein da Eraginkortasun Energetikoaren ziurtagiriaren kostua?

Kostua faktore ezberdinen menpe dago, eraikin edo etxebizitzaren azalera, tipologia etab.

ITELANek aurrekontu pertsonalizatu bat egingo dizue konpromiso gabe. Galdeketa web orriaren bitartez bidali edo gurekin kontaktuan jar zaitezke 943 450 625 telefonoan